top of page
Hona hemen nik idatzitako liburu batzuk:
JAMAIKAKO NESKA
ÓRDAGO - HOR DAGO
ZATOZ NIREKIN
SANTIAGO DE
COMPOSTELARA
​
Finalista
Euskadi Literatura
sarian
​
​
2.000 ale salduta
PERLAK, KOLPEAK,
MUSUAK,
TRAIZIOAK
​
ILARGI HORIA
"Iritsi da Melillara azkenean. Taxi-gidaria etengabe aritu zaio begira atzerako ispilutik. Noizbehinka irribare egin dio eguraldiaz mintzatzean, aizu, bai sargori egiten duela gaur hemen, ez dago agoantatzerik, benetan, eta trafikoaz, zer, e?, eromen hutsa.
Plaza de Españako errotondara iritsi direnean taxi-gidariak bat-batean balaztatu du eta maletategitik ekipaia ateratzera jaitsi aurretik ostera ere irribarre maliziatsua eskaini dio ispilutik atzera begiratuz.
-Agian konpainia beharko duzu hiri honetan, neska gazteak, badakizu, relax, masajeren bat... -esan dio taxi-gidariak oraindik eserlekutik mugitu gabe eta begi batekin keinu eginez..."
Joxemari Iturralderen nobela berria holaxe hasten da. Bertan Eugenio Areitioaurrenak bizi izandakoak kontatzen dira, Melillan eta Marokoko iparraldean. Enpresak bidalita, saltzaile lanetan ari da leku horietan, etxetik urrun, eta ustekabean bizitzak inoiz espero gabeko alde ezkutua erakutsiko dio.
RASPUTIN ETA SAN PETERSBURGOKO GAUAK
Gregori Efimovitx Rasputinek neurri berean eragin zuen San Petersburgoko hirian mirespena nahiz gorrotoa. Besteak beste, sendatzaile ospea zuen; horregatik deitu zioten tsarren palaziora, Alexis printzearen odoljarioa sendatzeko. Konturatzerako, Alexandra tsarina Rasputinen esanetara jarria zegoen. Baina enperadoreak ez ezik, hiriko aristokrazia osoa erori zen haren eraginpean; emakumeak batik bat, ez ohiko intuiziari eta sexu-trebetasunei esker. Kondairak dio hiriko goi mailako dama ospetsuenek bisitatzen zutela haren logela. Gaztetan hordialdiak eta orgiak nagusi ziren sekta sekretu baten partaide izan zen, eta geroztik arau bihurtu omen zuen beretzat nahiz besteentzat bekaturik handienak egin eta eginaraztea, Jainkoaren barkamena jasotzeko.
Rasputin Errusiako Romanov dinastiaren azken urteetan ospe handiko pertsonaia eztabaidatsua izan zen. Joxemari Iturraldek, hain justu, Errusiako azken tsarraren egunak berregiten ditu eleberri honetan.
Finalista Euskadi Literatura sarian
JACK DESTRIPATZAILEAREN ARRASTOA
Patrizio Dagerrezahar mutilak zorte txarra izan du orain arte. Osabak Ameriketatik deitu du berarekin bizitzera joateko, baina Londresera iritsi baino lehen, itsasontzian, dena lapurtu diote. Dirurik gabe, agiririk gabe, Londresen hasi beharko du lan bila. Bertan ez du inor ezagutzen, eta, nahi gebe, auzo ilun eta zatar batean erori da, Whitechapel auzo arriskutsuan, hain zuzen ere.
1888ko udan gaude, eta auzo horretan gauza ikaragarriak hasi dira gertatzen. Oso ezaguna egingo den gaizkile bat, Jack Destripatzailea, emakumeak hiltzen hasiko da, bereziki prostituta bakartiak. Jendea ikaraz dago, bai eta Londres osoa ere. Sexuz, prostituzioz, alkoholismoz, kriminalez... inguratutako giro batean, Patrizio Dagerrezahar beldurrak hartuta bizi da. Zurrumurru asko dabil Jack Destripatzailearen inguruan. Nor ote da? Susmagarri asko azaltzen ari dira, baina poliziak ezin du kriminala harrapatu. Beti egiten du ihes, arrastorik utzi gabe.
Krimenak gero eta gehiago gertatzen ari direnean, gero eta basatiagoak suertatzen ari direnean, protagonistari iruditzen zaio badakiela nor izan daitekeen Jack Destripatzailea.
8. edizioa 4.300 ale salduta
​
Finalista Euskadi Literatura sarian
KALEIDOSKOPIOA
Artikulu askotarikoak aurkituko ditu irakurleak orriotan. Gai aldetik, adibidez, literatura, arte ezberdinak, historia, zientzia, ekonomia, hezkuntza, hizkuntzak hartu dira hizpide, horien gaineko kezka eta ezinegonak. Baina istorio txikiak ere, gertukoak, pertsonalagoak, ezezagun bezain jakingarri egingo zaizkigunak. Eta beti ere Joxemari Iturralde idazlearen lumatik iragaziak. Artikulugilea ezagutu izanaz poztuko da irakurlea.
Hyde Park-eko hizlaria
Kilkirra eta roulottea
Kritikaren Sari Nazionala
Finalista
Euskadi Literatur Sarian
Euliak ez dira argazkietan azaltzen
Finalista
Euskadi Literatura
sarian
Izua hemen
Bizkaiko Diputazioaren
Literatur Saria
Nora noa?
Filipinetan bizi den idazlearen kontuak
Lau zaldun
PIC-NIC
zuen arbasoekin
Eusko Jaurlaritzaren
Literatur Saria
Nafarroako
Artizarra
Ipuin erregaitzak
Literatur Saria
Bilboko Udalaren
Literatur Saria
DUDULAR
bottom of page